Live

Ainara Rodriguez

Garrastatxu: «Garrantzitsua da gertatukoa oroitzea, egungo faxismoak ulertzeko ere bai»

85 urte dira indar nazionalistek Durango bonbardatu zutenetik; urte asko diren arren, artean ez da hildako kopuru zehatzik ezagutzen. «Ez du axola», Ima Garrastatxu alkateak dioenez, hildako bakarra balitz ere «onartezina» litzatekeelako. Iraganaz eta etorkizuneko irakaspenez mintzatu da gurean. 

Audio_placeholder

Garrastatxu: «Garrantzitsua da gertatukoa oroitzea, egungo faxismoak ulertzeko ere bai»

Loading player...
Hildakoen omenezko sua piztu dute goizean goizetik Santa Maria elizaren alboan Durangoko udal arduradunek.
Hildakoen omenezko sua piztu dute goizean goizetik Santa Maria elizaren alboan Durangoko udal arduradunek. (@DurangokoUdala)

Aire erasoaren alarma kanpai-errepika entzun da goizean goizetik Durangon, duela 85 urte gaurko egunez egin zuen bezala. Horrelako beste hiru momentu, hiru bonbardaketa sufritu zituen Durangok duela 85 urte. Azoka eguna zen, beraz intentzionalitate nbarmena zuen erasoak Ima Garrastatxu alkateak azaldu zuenez, «Durangoko gizarte zibila erasotzea». Eraso «onartezina» gehitu duenez, horregatik gertatutako guztia «argitara ateratzearen beharra».

85 urte pasa dira, eternitate bat askorentzat, baina urte gutxi egia guztia argitzeko bidean. Datu ofizialik ez da ezagutzen artean: kalte materialak izugarriak izan ziren, 300dik gora dira jakinak eta ezagunak diren hildakoak, baina gehiago ere badira. «Ez du datuak axola», Garrastatxuk dioenez, «200, 100, bakarra balitz ere, onartzeina izango zelako» erantsi du.

Badira oraindik ere bondardaketa haiek bizi izan zituzten durangarrak bizirik, geroz eta gutxiago urteek aurrera egin ahala… Baina 85 urte pasa diren arren, zauriak oraindik ixteke daudela dio alkateak. «Orain 90 urte dituen lekuko batekin izan naiz duela gutxi; oso presente ditu oihuak, zaratak… ez da gogoratuiko zer egin duen egun horretan, baina oso presente du duela 85 urte gertatutakoa».

Udalak antolatu dituen ekimenak balioko dute, neurri batean, zauriak ixten hasteko; «ezinbestekoa da», dio alkateak. Gaurkoa ulertzeko, ezinbesteko ikusten du egun haiek oroitzea, hura bizi izan zutenengatik, eta belaunaldi berriak ere horren jabe izan daitezen: «Memoria bizirik mantentzeko, eta batez ere, belaunaldi berriek ezagutzeko. Ezin dugu pasa kapitulu hau historian eta ez eman testigua hurrengo belaunaldiei. Jakin behar dute zer suposatu zuen faxismoak egun haietan, eta jakin behar dute zer suposa dezakeen faxismoak gaur egun».

 

Jaurlaritza Logoa