Live

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Pello Reparazek ZEID Festeko kartelari errepasoa eman dio NAIZ Irratian

MusikHaria saioan izan zen Arbizuko musikaria jaialdiaren nondik norakoak eta taldeen inguruko kontuak aipatzen.

Audio_placeholder

Pello Reparazek ZEID Festeko kartelari errepasoa eman dio NAIZ Irratian

Loading player...
ZETAK taldea azken urteetako fenomeno musikaletako bat bihurtu da. (Iker GURRUTXAGA|NAIZ Irratia)
ZETAK taldea azken urteetako fenomeno musikaletako bat bihurtu da. (Iker GURRUTXAGA|NAIZ Irratia)

Apirilaren 2a askok gordeta duen data horietakoa da aspaldi samarretik ZEID Fest dela-eta. Barakaldoko BEC musikak hartuko du ia 14 orduz eta NAIZ bertan izango da jaialdiaren xehetasunak jarraitzeko. Oholtza nagusiaren izena ere NAIZek eman dio eta bertatik pasako dira, besteak beste, Tanxugueiras, Gatibu, ZETAK edota Zoo taldeak. 

Baina jaialdiak baditu hainbat helburu eta horiekin loturak eginaz hautatu dituzte bertan izango diren taldeak. Horren berri eman digu Pello Reparazek MusikHaria saioan egin duen bisitan eta izango direnen inguruan kontu kontari ibili gara ZETAK taldeko kide eta jaialdiaren antolatzaileen artean dagoen artistarekin.

Sarrerak agortuta

Sarrerak agortuta dauden arren, eta NAIZeko zozketarako parte hartzeko aukera bukatu bada ere. Oraindik azken aukerak badira, NAIZ Irratiko Bigarren Kafeako sare sozialetara mezu bat helaraziz haiek eskatutako moduan martxoaren 29ko saioa bukatu aurretik edota NAIZ Irratiko +34 644 632 994 zenbakira mezu bat helaraziz jaialdira joan nahi duzuela esanaz martxoaren 30eko eguerdia baino lehen. 

Jaurlaritza Logoa