Live

«Top30 batekin gustura geratuko nintzateke»

Imanol Rojok bihar izango du Munduko Kopako azken proba Suedian. Pasa den igandean 21. postuan amaitu zuen Osloko Munduko Kopako 50km-koa. Denboraldi bikaina burutzen ari da iraupen eskiatzaile tolosarra. «Oso pozik» azaldu da NAIZ irratiko mikrofonoetan.

Audio_placeholder

«Top30 batekin gustura geratuko nintzateke»

Loading player...
Imanol Rojo
Imanol Rojo (BASQUE TEAM)

Neguko Olinpiar Jokoetatik bueltan, dagoeneko Munduko Kopan murgildua da Imanol Rojo iraupen eskiatzaile tolosarra. Pasa den igandean 21. amaitu zuen Osloko Munduko Kopako 50km-koa. Asteburu honetan izango du azken proba Suedian, 15km skating eran. «Top 30 batekin gustura» egongo dela azaldu du tolosarrak NAIZ irratian. 

Denboraldi bikaina burutzen ari da Rojo, zalantzarik gabe bere ibilbidean urterik onena. Neguko Joko Olinpikoetan bi bider 21. postuan amaitu ostean, emaitza bera eskuratu zuen pasa den igandean Norvegian. Hitzordu olinpikoan izandako errendimendu onak asko laguntzen duela aitortu du tolosarrak.

Munduko Kopa amaituta Espainiako Txapelketarekin esango dio agur denboraldi bikain bati.

 

 

Jaurlaritza Logoa