Live

NAIZ Irratia
Interview
Amaia Goikoetxea
Euskal Kazetarien Elkarteko dekanoa

«Gonzalezi bezala askotan leporatzen digute kazetarioi espioitza eta hori frogatu behar da»

Pablo Gonzalez kazetariaren espetxeratzea «arraroa eta salatzekoa» dela uste du Amaia Goikoetxeak, Euskal Kazetarien Elkarteko dekanoak. Leporatzen diotena «frogarik aurkeztu barik» egin dutela ohartarazi du eta bere askatasuna exijitu du.

Audio_placeholder

«Gonzalezi bezala askotan leporatzen digute kazetarioi espioitza eta hori frogatu behar da»

Loading player...
Amaia Goikoetxea Euskal Kazetarien Elkarteko presidentea.
Amaia Goikoetxea Euskal Kazetarien Elkarteko presidentea. (MARISOL RAMIREZ | FOKU)

«Benetako kazetaritzak askea behar du izan, nahi duzun lekura joan eta nahi duzunarekin elkartu eta horren inguruan idaztea. Hori da gure lana eta ez da espioitza, lana askatasun osoz egitea da». Hala defendatu du Amaia Goikoetxeak, Euskal Kazetarien Elkarteko dekanoak, NAIZ Irratian egin dioten elkarrizketan. Pablo Gonzalez kazetaria denbora luzez atxilotuta egon dela ohartarazi du, abokaturik gabe eta inorekin hitz egin gabe, eta irregulartasun horrek «asko kezkatzen» duela esan du.

Prentsa eta adierazpen askatasunaren kontrako «erasotzat» jo du Gonzalezen atxiloketa eta espetxeratzea eta eskatu du probaren bat badute «lehenbailehen» egin behar dutela publiko. Goikoetxeak ohartarazi du kazetarien lana gutxietsia eta espioitza lanaren akusaziopean egoten dela askotan, «eta hori frogatu egin behar da».

Familiarekin eta Gonzalezek kolaboratzen zuen hedabideekin egunero dago harremanetan Goikoetxea; «egunero deitzen diet jakiteko berririk ote duten eta gure kezka adierazteko». Poloniako espainiar Kontsulatuak Errusiako nazionalitatea duelako bere dokumentazioarekin arazoren bat egon daitekeela dio, «baina ezer garbirik ez». «Legez kanpoko zerbait egin badu familiari, kazetariei eta gizarteari esan behar diote», esan du.

Jaurlaritza Logoa