Live

Peru Atxa

Niña Coyote eta Chico Tornadoren berriena azken ‘Zarata’ tartean

Bikote donostiarrak disko berria iragarri du martxoaren 11rako eta egun berean kaleratuko du disko Merina Gris taldeak ere. Biak ekarri dizkigu aste honetako tartera Iker Bárbarak.

Audio_placeholder

Niña Coyote eta Chico Tornadoren berriena azken ‘Zarata’ tartean

Loading player...
'Aitzstar' lanagatik MIN saria eskuratu zute saria Niña Coyote eta Chico Tornadok.
'Aitzstar' lanagatik MIN saria eskuratu zute saria Niña Coyote eta Chico Tornadok.

Covid-19-ak musika arloan eragindako kalteak gogorrak izan diren arren, egoera lasaitzen hasi da eta horren ondorioz lanez gainezka dagoela azaldu digu Zarata MondoSonoroko zuzendariak: «Talde askoren planen inguruan informaziorik ez geneukanez, orain ezustekoak ematen ari da asko beren proiektuekin. Lan berriak bilatzen hasten naizenean, talde edota proiektuen iturriko emaria ez dela bukatzen sentitzen dut askotan eta beren lanak momentu berean kaleratzen ari direla konturatu naiz. Horrez gainera, lanak argitaratzeko metodoa aldatu egin da, aurrerapen kanta kaleratu eta bi astetara argitaratzen direlako diskoak»

Los Brazos taldea izan da Bárbarak ekarritako lehen taldea: «Getxon sortutako hirukote hau Bizkaian oso ezaguna den taldea da. Izugarrizko zuzenekoa du taldeak eta Estatu Batuetako rock tradizionala jorratzen dute, hard rock, rockabilly, folk eta beste hainbat estiloren ukituekin. Jorratzen duten estiloan ez dute ezer berririk asmatzen baina sortzen duten guztia oso ondo egiten dute, gisa horretako musika egiten dutenen artean Euskal Herriko talde top bat izateraino. Askotan hirukote taldeetan gitarretan riff gehiago entzutera ohituta gaude, baina, talde honek, punteo asko sartzen ditu abestietan, soinu melodikoago bat lortuz. Duela egun batzuk argitaratu zuten aurrerapen kanta eta matxoaren 9an, diskoa kaleratuko da. Soinu oso indartsua du taldeak eta zuzenean ikustea gomendatzen dut».

Niña Coyote eta Chico Tornado bikotea izan da kazetari bizkaitarrak proposatu digun bigarren taldea: «Koldo Soret eta Ursula Strongek osatzen duten taldeak riff asko sartzen ditu eta soinu astuna eta indartsua nabaria da beren abestietan. Badirudi disko eta binilo bikoitza kaleratuko dutela martxoaren 11n eta momentuz ‘Eguzkiari itxoiten’ kanta argitaratu dute bideoklip eta guzti. Diskoa beste talde batekin elkarbanatuko dutela diote, Don Condor eta Ñora Alacranekin, ikusi beharko nortzuk diren».

Zarata MondoSonoroko zuzendariak tartera ekarritako hirugarren taldea Olimpia da: «Irunen sortutako bikote honek, pop eta post-punk doinuak jorratzen du. Talde oso interesgarria da, soinu pertsonal eta atmosfera ilun baten bueltan egiten dituztelako beren kantuak, kontraste handia duen taldea. ‘Movida Madrileña’-ko talde batzuen soinuak etortzen zaizkit gogora talde hau entzutean eta ironiarekin asko jolasten dutela esan dezakegu. Bikote honen debuta 2018an izan zen eta disko berria laster argitaratuko da».

Merina Gris izan da Iker Bárbarak ekarri digun laugarren eta azken taldea: «Hirukote oso interesgarria da. Ondo landuta eta pentsatuta dagoen proiektu bat da, denboraren kudeaketa aldetik eta komunikazio arlotik hasita, argazki eta bideoetaraino. Kaleratu dituzten singleak musikalki oso onak dira eta fuerte datorren taldea da. Singleak bakarrik argitaratu dituzten arren, martxoaren 11n debuteko diskoa kaleratuko dute eta kontzertuen data batzuk ere iragarri dituzte, lehenengoa martxoaren 12an DabaDaba aretoan».

Hauek dira, beraz, aste honetarako Iker Bárbarak ekarri dizkigunak:

– Los Brazos - They don't care

– Niña Coyote eta Chico Tornado - Eguzkiari itxoiten

– Olimpia - Un tal Romeo

– Merina Gris - Ardi latxen herrian ft Cris Lizarraga

Jaurlaritza Logoa