Live

Hegoi Belategi
Interview
Imanol Rojo
Eskiatzailea

«Markak hautsi ditut hiru probetan, oso pozik nago»

21. postuan bukatu du Imanol Rojo eskiatzaileak iraupen eskiko proba laburtuan Pekingo neguko Joko Olinpikoetan. Eguraldiaren ondorioz lasterketa 50 kilometrotik 30era murriztuta, sentsazio «gazi-gozoa» gelditu zaio Rojori, baina oro har pozik itzuliko da Txinan lortutakoarekin.

Audio_placeholder

«Markak hautsi ditut hiru probetan, oso pozik nago»

Loading player...
Eskian, Imanol Rojo tolosarrak emaitza oso onak lortu ditu Pekinen.
Eskian, Imanol Rojo tolosarrak emaitza oso onak lortu ditu Pekinen. (BASQUE TEAM)

Iraupen eskiko lasterketa laburtuan lortutako 21. postuarekin amaitu du bere ibilbidea Pekingo neguko Joko Olinpikoetan Imanol Rojo eskiatzaile tolosarrak. Oro har, eta arazoak arazo, «oso positiboa»  jokoez egin duen balantzea, «30 lehenen artean egotea zen helburua. Bi lasterketetan ia 20 lehenen artean egon naiz. Marka hautsi ditut hiru probetan, oso pozik nago».

Zhianjagkoun jokatutako lasterketa moldatu behar izan zuten antolatzaileek, haizeteen eta hauek eragindako sentsazio termikoaren ondorioz, kirolarien ongizatea bermatzeko. Horrek nolabaiteko sentsazio «gazi-gozoa» utzi dio tolosarrari, bere ezaugarriak lasterketa luzeagoetan azaleratzen delako. «Gogorragoak direnean nire baldintzentzako hobeagoak izaten dira normalean» dio Rojok.

Dena den, azken moldaketa horrek ez du Imanol Rojoren lana estaltzen, eskiatloian 21. postuan amaitu zuelako, eta estilo klasikoko 15 kilometroko lasterketan berriz, 39 .postuan. Eta lanean jarraitu beharko du, hiru aste barru, munduko kopan izango da-eta.

Jaurlaritza Logoa