Live

Patxi Uranga

Pagolako Harreraren jaialdia eta 'Musikartzela' lana

Harrera elkarteak otsailaren 12rako Pagolan antolatu duen jaialdiaren aitzakian euskal preso eta errefuxiatu ohien sustengu lanean ari den ekimena ezagutu dugu. Gainera, Mixel Etxekopar ere gurean izan da argitaratu berri duen 'Musikartzela' lanaz hizketan.

Audio_placeholder

Pagolako Harreraren jaialdia eta 'Musikartzela' lana

Loading player...
Harrera elkartea
Harrera elkartea (NAIZ Irratia)

Euskal preso eta errefuxiatu ohien sustengu lanean aritzen da Harrera elkartea. Otsailaren 12rako elkartasun jaialdia antolatu dute puntako artistekin: Mixel Etxekopar, Gautxet, Anje Duhalde, Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida, Amets Arzallus, Odei Barroso, Xiberoots eta Amaren Alabak. Gaualdia bera eta elkartearen lana ezagutarazteko Jokin Etxebarria izan da Etxerako Kundan. 

Gainera, 'Musikartzela' liburua argitaratu berri du Mixel Etxekoparrek eta egileak berak eman dizkigu lanaren xehetasunak.

Horrez gain, euskal preso politikoentzako zorion eta agur mezuak izango dira saioan, kartzeletako aktualitatearen berri emango dugu eta Naiara Mallabiak gatibu zela torturaz idatzi zuen olerki eder bezain latza partekatuko du entzule guztiekin.

Jaurlaritza Logoa