Live

24 ordu katramilatsu izan dira asteazken iluntzean Javier Esparzak Espainiako Lan erreformari UPNren babesa iragarri eta Kongresuan bozketa gauzatu den bitartean. Tartean PSNrekin lortutako azken orduko akordioa eta UPNk Madrilen dituen bi diputatuen alderdi diziplinaren aurkako botoa.
PSOEk eta Unidas Podemosek ez dute nahikoa babes lortu patronalarekin adostu zuten erreforma onartzeko, baina PPko diputatu baten akatsak aurrera egitea ahalbidetu du.


