Live

Interview
Imanol Rojo
Iraupen eskiatzailea

«Nire helburua aurreko postuetan egotea izango da»

Neguko Olinpiar Jokoak ate joka ditugu eta bertan izango dira hainbat euskal ordezkari lehian. Horien artean, hirugarrenez ariko da Imanol Rojo iraupen eskiatzaile tolosarra. Txinan da dagoeneko, «oraindik bertara egokitzeke, baina lehiatzeko gogotsu».

Audio_placeholder

«Nire helburua aurreko postuetan egotea izango da»

Loading player...
Imanol Rojo, Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan. (Jonathan NACKSTRAND/AFP)
Imanol Rojo, Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan. (Jonathan NACKSTRAND/AFP)

 

Imanol Rojo Basque Teameko iraupen eskiatzaileak bere hirugarren Olinpiar Jokoak lehiatuko ditu ostiral honetatik aurrera. Iaz Oberstdorfeko Munduko txapelketan lortutako emaitzak hobetzea izango du helburu. Txinan da dagoeneko tolosarra, «oraindik ere egokitze lanetan», baina «gogotsu» dagoela azaldu du lehiari ekiteko.

Jokoetarako bidean, Munduko Kopako Ski Tourrean partaidetza bikaina osatu zuen tolosarrak. Estilo libreko bi probetan Top30ean sartzea lortu zen. «Esperotako emaitza baino hobeak», Rojok aitortu duenez. Fisikoki eta mentalki ere «oso ondo» aurkitzen dela adierazi du Basque Teameko iraupen eskiatzaileak, prestakuntzan emaitza oso onak izan baitituzte.

Iaz Oberstdorfeko Munduko txapelketan lehendabiziko hogeien artean bukatu zuen tolosarrak. Orain arte bere lorpenik handiena. Beijingo Jokoetarako helburua emaitza hura hobetzea izango da, «ahalik eta aurrerago egotea». Peyeongchang-eko Jokoetatik ona pasa dira urte batzuk, ordu hartan Rojo ez zen nahi bezain gustura geratu. Ordu hartatik ona aterazten duen ikasgaia: «presiorik gabe lehiatzea».

Duela bi urte entrenatzeko moduan aldaketak eman zituen Rojok. Entrenatzailez aldatu zuen, besteak beste, «haize freskoa» behar zuela iritziz. Andorrako Federazioarekin aritu da lanean, eta aipatzen du aldaketa nabarmena izan dela.

Atzetik datozen gazteak ere baditu Rojok, Alaia Juaristi eta Peio Añarbe kasu, biak Basque Teameko bikaintasun programaren barneko kirolariak. Gazte hauentzat erreferente da tolosarra. Horrek sekulako poza ematen diola aitortu du iraupen eskiatzaile tolosarrak.

Jaurlaritza Logoa