Live

Bigarren Kafea

Eneko Gil: «Une batez beste unibertso batean bizitzeko aukera ematen dizu dantzak»

Audio_placeholder

Eneko Gil: «Une batez beste unibertso batean bizitzeko aukera ematen dizu dantzak»

Loading player...
Eneko Gil, Oier Zuñiga eta Belen Cruz 'Eresia' obran.
Eneko Gil, Oier Zuñiga eta Belen Cruz 'Eresia' obran. (Facebook | Eneko Gil)

Dantza  eta musikan txiki-txikitatik ibili da Eneko Gil Alberdi. Bost urterekin herriko Ereintza Dantza taldean hasi zen eta harrezkero mugimendua izan du ogibide.

Joan den astean 'Eresia' lana estreinatu zuen Oier Zuñiga eta Belen Cruzekin batera. Arte diziplina desberdinak erabiliz, galdera bati erantzuten saiatu dira; «Maite dugun pertsona bat joaten denean, nahikoa al dira gaur egun ditugun errituak agur esateko?».

Horrez gain, momentu honetan 'Fuck you Bertin' ikerketa lanean murgilduta dabil, Bertin Osborneren adierazpenetan oinarrituta; «Testuak eta mugimenduak nola elkarbizi diren ikertzen saiatu naiz, maskulinitatetik abiatuta» esan digu. Urtarrilaren 28an entsegu irekia egingo dute Gipuzkoako Dantzagunean.

Lan horien inguruan eta dantza-antzerki binomioari buruz aritu gara Bigarren Kafean.

 

 

Jaurlaritza Logoa