Live

Ainara Rodriguez-Amaia Zurutuza

«Txillardegiri ez diote barkatzen eduki zuen historia politikoa»

Gaurko egunez hil zen, duela 10 urte, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, hizkuntzalari, idazle, kulturgile, irakasle nahiz politikaria. Euskara Batuaren sorreran funtsezko pertsona izan zen. Ordea, merezi duen airtortzaren zain jarraitzen du bere familiak.

Audio_placeholder

«Txillardegiri ez diote barkatzen eduki zuen historia politikoa»

Loading player...
Joseba eta Maddi Alvarez, Txillardegiren semea eta alaba.
Joseba eta Maddi Alvarez, Txillardegiren semea eta alaba. (Naiz Irratia)

Aitaren heriotzaren 10. urteurrenean, Joseba eta Maddi Alvarez gerturatu zaizkigu Naiz Irratira. Txilardegiren aitortzaren bila, Donostiako udal liburutegiari bere izena jartzearen alde hitz egin dute Txillardegi zenaren seme eta alabak.

Joseba Alvarezek gogoratu du bere aitak asko erabili zuela udal liburutegia, ez duela izenik eta espero duela duela 10 urte egon zitezkeen oztopo eta beldurrak gainditzea. Txillardegiren heriotzaren lehen urteurrenean sortu zuten Donostian Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimena, eta bertako kide Dani Goñik ere espero du lortuko dela izendapena. Momentuz pausua ez da iritsi, eta Goñiren iritziz arrazoia argia da; Euskal Herria herri «kolonizatu» bat da, Txillardegik esan ohi zuen moduan, eta «euskal nortasunaren eta kulturaren adierazgarriak bazterrean» uzteko saiakera dago. «Txillardegik izan zuen garrantzia nabarmena da baina ezkutatu egin nahi da, gure memoriatik ezabatu».

Txilardegirekiko aitortza falta ez da soilik Donostiako udal liburutegiaren auzian nabarmentzen. Euskara Batuaren sorreran izan zuen papera ezin da zalantzan jarri, baina ez zuten inoiz euskaltzain izendatu. Joseba Alvarezek azaldu du mingarria dela eurentzat egoera hau, euskaltzain izendatzeko nahikoa meritu badituelako bere aita zenak. Argi du aitortza faltaren arrazoiak politikoak direla, «ez diote barkatzen eduki zuen historia politikoa».