Live

Bigarren Kafea

Julene Illarramendi: «Ez gaitu minbiziak lotzen, bizitzak lotzen gaitu»

Minbizia inguruan duten pertsonen bizipenak elkarbanatu eta tabuak desegitea da Izan Inurri proiektuaren helburua. Laguntza emozionala eta ekonomikoa eskaintzen dute, baina askoz haratago doa beraien lana. 

Audio_placeholder

Julene Illarramendi: «Ez gaitu minbiziak lotzen, bizitzak lotzen gaitu»

Loading player...
Zapi Koloretsuak ekimena sortu dute Izan Inurri elkartean
Zapi Koloretsuak ekimena sortu dute Izan Inurri elkartean (Izan Inurri)

Bere amaren gaixotasuna irakaspen handia izan zen eta kontzientzia hartu zuen heinean bere esperientzia partekatzeko beharra sentitu zuen Julene Ilarramendi Elexpuruk. Horregatik, Izan Inurri proiektua sortu zuen; izan ere, «kontatzeak oso ondo egiten du». 

Komunitate honetan esperientziak elkarbanatu eta eremu seguru bat eraikitzen dute. Gaixotasunak inguratzen dituen beste pertsonekin bizipenak elkarbanatu eta tabuak desegitea da beraien helburua. Komunitatera gerturatzen den edozein pertsonari laguntza emozionala eta ekonomikoa eskaintzen dio Izan Inurrik, baina askoz haratago doa beraien lana, erreferentziak erakutsi eta ikusgarritasuna ere ematen baitiete minbizia duten edo izan duten pertsonei. 

Hau dena proiektu txikien bitartez lortzen dute, inurrien antzera, pauso txikiak emanez gauza handiak lortzeko. Horren adibide dira Zapi Koloretsuak, diseinu ederreko zapiak; salgai daude edonorentzat eta saldutako bakoitzagatik beste bat oparitzen diote minbizia duen pertsonaren bati. Elkartasuna da Izan Iñurriren oinarria, denok daukagulako zerbait emateko, minbizia izan edo ez, gertutik bizi edo ez, «ez gaitu minbiziak lotzen, bizitzak lotzen gaitu».

Hau guztia kontatzera etorri da Bigarren Kafera Julene Illarramendi Elexpuru.

Jaurlaritza Logoa