

Live 05:00h - 09:00h
Haria 1
09:00h - 11:00h
Bigarren Kafea
11:00h - 11:15h
Haria 2 aurrerapena
Gaztearen ausardiarekin, 'Hegaldaka'-rekin hasi zen Pauline Junquet eta Juliette Alfonsoren ibilbidea. 2014an ezagutu zuten elkar, eta 2017an lehen diskoa argitaratu zuten. Kanbo eta Itsasuko bi musikariek hiru urte geroago plazaratu zuten 'Veloma', aurrekoa baino lan helduagoa eta zinez anitza, bai doinu bai hizkuntzari dagokionez ere.
Sei hizkuntzatan abesten dute Pauline eta Juliettek disko berrian; euskara, frantsesa, gaztelania, ingelesa, malgaxea eta basaa. Irmoki defendatzen dute hautu linguistiko hori, «gure bi kulturak dira eta ez genuen hizkuntza bakarra hautatu nahi».
Bertsioak eginez hasi zuten beraien ibilbidea, «horrekin jarraitu nahi dugu, zinez maite dugu kantuak hartu eta gure moldaketak egitea» aitortu digute. Horregatik, abesti berriez gain, hainbat abeslariren bertsioekin osatu dute 'Veloma'.
Emaztetasuna, ekologismoa, askatasuna, sare sozaialk... askotariko gaiak landu dituzte 12 abestietan zehar. «Bigarren disko honetan maletak pausatu, mundua begiratu eta gure kezkak adierazi nahi izan ditugu».
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Konfiantza osoa dut iazkoa baino partida hobea izango dela»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
