Live
Enkargutara joandakoan komeni izaten da egingo duzun ibilbidea aurrez pentsatzea. Gainontzean, atzera aurrera ibiltzeko arrrisku handi xamarra duzu. Badakizu, burua erabiltzen ez duenak, oinak erabili behar! Gu beti saiatzen gara lepo gainekoari eragiten baina, gaur, ezinbestean erabili beharko ditugu txorkatila azpikoak. Zergatik? bada, hasteko kontinentean barrena ibiliko garelako Goienerreko Aitor Ossarekin proiektu europarrak hizketagai hartuta.
Jarraian, Xalba Ramirezen xendan sartuko gara. Nora joateko? Waldorengana eramango gaitu Eguzki talde ekologistako kidearengana. Ondoren, Xalbak Arantxari emango dio testigua eta honek ere egingo du bere ibilbidea. Paul Karrikaburu mahastizainari egingo diogu bisita.
Amaitzeko, berriz, beste dimentsioa batera joango gara. Literatura nonbait kokatu badaiteke, guk, Danele Sarriugarteren eskuetan koktatzen dugu eta hara ere egingo dugu geldialdia. Burua erabiltzeko oinak erabiltzea ongi datorrelako, hau da Gelditu Makinak saioaren 2. denboraldiko 36. atala.