Live

Bigarren Kafea

Juan Inazio Hartsuaga: «Zaporeen eta usainen gaia ez du asko ikertu antropologiak»

Audio_placeholder

Juan Inazio Hartsuaga: «Zaporeen eta usainen gaia ez du asko ikertu antropologiak»

Loading player...
Itsas bizitzaren mosaikoa, Ponpeian (Carole Raddato).
Itsas bizitzaren mosaikoa, Ponpeian (Carole Raddato).

Antropologia gizakia bere arlo guztietan aztertzen duen zientzia da; gizartearen dimentsio guztietaz arduratzen da, eta beraz, gastronomia ere bere gain hartu dezake. Horregatik, Juan Inazio Hartsuagak gai hori izan du hizpide Bigarren Kafean. 

«Zaporeen eta usainen gaia ez du asko ikertu antropologiak» onartu digu, baina historia eta gastronomia batzen dituen adibide batzuk azaldu dizkigu. Erromako ardogintzako mulsum eta carenum edo arrain tripaki hartzituaz egindako garum saltsa.

Gastronomiaren oinarria janariaren kontserbazio izan da betidanik; «90.000 urte ditu kontserbazio metodo zaharrenak, neandertalek haragia keztatzen baitzuten esan digu Hartsuagak.

Juan Inazio Hartsuaga mitoak eraustera etortzen da Bigarren Kafera bi astez behin.

 

Jaurlaritza Logoa