Live

Kaleratu berri diren hiru abesti ekarri ditu Izkander Fernándezek bere azken tartean

Emakumeak izan dira berriz ere protagonista eta hiru musikari berezi ekarri ditu Lemoako musika adituak MusikHaria saiora: Brandie Carlile, Lide Hernando eta Conni Duchess. Kantu berriak atera berritan dira hiruak ere.

Audio_placeholder

Kaleratu berri diren hiru abesti ekarri ditu Izkander Fernándezek bere azken tartean

Loading player...
Cápsula taldeak disko berria kaleratu du ‘Phantasmaville’ deiturikoa. (Lucía COLOM BORRERO)
Cápsula taldeak disko berria kaleratu du ‘Phantasmaville’ deiturikoa. (Lucía COLOM BORRERO)

Azkenaldian agertutako kantuetatik tiraka hiru ekarri ditu Izkander Fernándezek bere azken tartera. Euskal Herrian sortutako bi eta atzerriko bat, eta hiruetan ere emakumeek protagonismoa dutea.

Washingtongo estatuan, Ravensadalen, sortu zen 1981ean Brandie Carlile abeslaria. Pop, rock, country edota folk doinuak landu dituen abeslaria da eta ahotsari beti trataera berezia eman diona bere ibilbidean. Urriaren lehenengo egunarekin kaleratu du bere azken lana, estudioko zazpigarrena, ‘In these silent days’ deiturikoa eta bertatik aukeratu du lehenengo abestia Izkanderrek.

Diskoa kaleratu baino 10 egun lehenago ekarri digu Izkanderrek Liherren disko berriko singlea. «Aurkezpen kontzertuan izan ginenean ikusi genuen zer nolako lana dakarten eta beste kantu bat aipatu genuen arren, americana eta halakoak aipatzen ari ginelako, singlea da ekarri dudana. Kanta borobilak egitea maite dutela ikusten da eta diskoan hori argi eta garbi ikusiko da», aipatu du Fernándezek.

Azken kantua dagoeneko Euskal Herriko proiektutzat hartu dezakegun Cápsula talde bilbotarrarena da. Disko berria kaleratu dute Martín Ladrón de Guevara eta Conni Duchess buru dituen taldeak eta handik, ‘Phantasmaville’ albumetik, aukeratutako abesti bat hautatu du Izkanderrek.

Hauek dira, beraz, tartea osatzeko aukeratu dituen kantuak:

– Brandie Carlile - Broken Horses

– Liher - Non zauden ere

– Cápsula - You won't believe it

Jaurlaritza Logoa