Live
NAIZ Irratian izan da Rufi Etxeberria egun Sorturen Konponbiderako arduraduna eta Aieteko konferentziaren garaian ezker abertzalearen interlokutore nagusietako bat.
Nazioarteko konferentzia haren eta ETAren borroka armatua uzteko erabakiaren inguruan izandako negoziaketak gogoratu ditu baina «determinantea ezker abertzalearen eztabaida izan zen», bere hitzetan. «Aitera iritsi ginen erabakia hartuta, baina Aiete behar zen», ziklo aldaketak neurri horretako «gertakari bat» ezinbestekoa zuelako, bere hitzetan.
2011ko adierazpen haren osotasuna aldarrikatu du gaur Etxeberriak, bost puntu zituelako eta laugarrenean «gatazkaren muinari irtenbidea emateko alderdi politikoei deia» jasotzen zuela gogoratu du, «horrek zer esan nahi du? Aieteko konferentziak zumitzak jarri zituela Euskal Herriak bi estatuekin bizi duen gatazkari irtenbide oso eta integrala emateko».
Interpelazio horri erantzun ordez alderdi interesak lehenestea egotzi die gainerako alderdiei, bereziki EAJri.