Live

Bigarren Kafea

«Kalean edo etxeetan esaten ez diren gauzak esateko erabiliko dugu eszenatokia»

Audio_placeholder

«Kalean edo etxeetan esaten ez diren gauzak esateko erabiliko dugu eszenatokia»

Loading player...
Iñigo Gastesi eta Kandido Uranga 'Agurra' lanean.
Iñigo Gastesi eta Kandido Uranga 'Agurra' lanean.

Iñigo Gastesik aktore nahiz bikoizketa mundua beti izan ditu aldamenean. Anaiak kamara hartzea gustuko izan eta bera hor aritzen zen aktore lanetan. Horrela piztu zitzaion aktore izateko gogoa eta 9-10 urterekin lehen film laburra egin zuen. Gerora, antzerkiaren munduan murgildu zen, 'Miauless' edo 'Tribulaciones de un gigoló' lanekin, eta orain 'Agurra' lanean Karlos izango da. 

Antzezlan berri honetan, Kandido Uranga izango du bidelagun, euskal zinema, antzerki nahiz telebistaren historiari zuzenki lotutako aktorea. Uranga eta Gastesi aita-semeak izango dira Vidiana ekoiztetxearen 'Agurra' lanean. Beraiekin arrangura, bakardade eta damuan bidaiatuko dugu obran zehar; «guraso eta seme-alaben arteko harremanak ez dira errazak izaten» esan digute. 

Nina Mitrovich idazle kroaziarraren obra batean oinarritu dira, José Luis Aranguren 'Txiliku' arduratu da itzulpenaz eta Agurtzane Intxaurragak zuzendu du. «Idatzita dagoen moduarengatik, kroaziarra izan arren, oso lan euskalduna da» esan digu Gastesik.

Lehenengo eszena antzeztu digute, eta gehiago ikusteko irrikan gaude. Azaroaren 5ean aurkeztuko dute, Zumaian. 

 

Jaurlaritza Logoa