Live

Hegoi Belategi
Interview
Palmira Dual
Kera Emakume Ijitoen Elkarteko koordinatzailea

«Emakumeak, ijitoak, euskaldunak gara; eta arlo guztietan nahi dugu parte hartu»

Urriaren 7 eta 8an Euskal Herriko emakume ijitoen errealitatea «ikusarazteko» Topaketa Pedagogikoak antolatu ditu Donostian eta Bilbon Kera Emakume Ijitoen Elkarteak. Emakume ijitoek gizarteko «arlo guztietan parte hartu» nahi dutela nabarmendu du NAIZ Irratian Palmira Dual Kerako koordinatzaileak.

Audio_placeholder

«Emakumeak, ijitoak, euskaldunak gara; eta arlo guztietan nahi dugu parte hartu»

Loading player...
Palmira Dual (eskuinean) Kera elkarteko beste kide batekin batera. (Irudia: Kera elkartea)
Palmira Dual (eskuinean) Kera elkarteko beste kide batekin batera. (Irudia: Kera elkartea)

XXI. mendeko euskal emakume ijitoa ikusarazi eta haien parte hartzea sustatzea izango dute helburu. «Emakume ijitoen ahotsak isilarazi dituzte. Baina gu hemengoak gara. Emakumeak, ijitoak, euskaldunak gara eta arlo guztietan nahi dugu parte hartu» esan du Palmira Dual, Kera Emakume Ijitoen Elkarteko koordinatzaileak.

Urriaren 7an Donostiako Tabakaleran eta 8an Bilboko Mondragon Unibertsitateko Berrikuntza Faktorian egingo dira Kera elkarteak antolatutako Topaketa Feminista Pedagogikoak. Ijitoek pairatzen dituzten aurreiritziei aurre egitea izango xedeetako bat. Herrikideak diren arren, ijitoen inguruan «ezjakintasun handia» ikusten du Dualek «gure historia, ez da eskoletan ikasten». Maila berekoa da egungo gizarteak emakume ijitoekiko duen interesa, «baditugu lizentziadunak, abokatuak, irakasleak... baina hori ez dute ikusten» gaitzetsi du Dualek. Eta akaso larriena da Kerako koordinatzailearen arabera, ikasi edota lan egiten duten horiek «ikusezinak» egiten dituztela, komunitatetik kanpo kokatzen dituelako gizarteak, «orduan ijitoa izatea zer da?» galdegin du Dualek.

Aurreiritziak apurtzen

Oso zabalduta dagoen estereotipo bat da, emakume ijitoek ez dutela kirolik egiten, edo ez dietela uzten. Horri ere buelta emango diote Dualek azaldu duenez, «gazteak, ijitoak eta kirolariak diren sei emakume izango ditugu. Batzuk goi mailakoak. Kirola haien bizitza da». Gonbidatu dituzten kirolarien artean daude, besteak beste, Lorena Borja saskibaloi arbitroa den lehen emakumezko ijitoa Espainiar Estatuan edota Paula Heredia hainbatetan Espainiako eta Kataluniako twirling txapelduna izandakoa. 

Izan zirelako, dira

Argi dute Kera elkartean, komunitate ijitoan, gizarte osoan bezala, urrats asko eman behar direla berdintasunerantz; baina emakume ijitoen parte hartzearekin ematen diren urratsak beti ere. «Emakume ijitoak beti izan gara feministak» nabarmendu du Dualek baina zehaztuz bakoitzak daukala «bere prozesua eta momentua». Lotsatuta ez, oso harro egoteko arrazoiak dituztelako, euren ama eta amonengandik jasotako ondarearen defentsa egin du Palmira Dual gazteak, «beraiek dira kulturaren transmisoreak».

Jaurlaritza Logoa