Live

2014an hartu zuen Idoia Mendiak Madrilera joan zen Patxi Lopezen lekukoa PSEren idazkaritza nagusian. Ez du karguan jarraituko eta denbora honetako lorpen nagusia «lubakien politika atzean utzi» eta «EAJrekin elkartzea» izan dela nabarmendu du iragarpenean.
Ezker abertzalearen legez kanporatzearen ondorioz iritsi zen Patxi Lopez Ajuria Eneara PPren eskutik, arrakala eragin zuen hark PSE eta EAJren artean, baina agintaldia amaitu eta urtea igarotzerako sinatu zuten bi alderdiek gaurdaino eskutik ekarri dituen akordioa.
(Iñaki Iriondoren analisi honetatik abiatutako audio-erreportajea)


