Live

Miren Mujika

Ugo Mayor: «Azken aste hauetan ez da ezer egin egoera honi buelta emateko»

Aspaldian ikusi gabeko datuak ditugu eskuartean; azken hilabete honetan gora egin baitute koronabirus kasuek, gazteengan bereziki; gehienek txertoa jasotzeke baitute oraindik. Maskararen gaia ere hizpide izan da egunotan, eta horri buruz aritu gara gaur Ugo Mayor EHUko Ikerbasqueko ikertzailearekin.

Audio_placeholder

Ugo Mayor: «Azken aste hauetan ez da ezer egin egoera honi buelta emateko»

Loading player...
Cerca de la mitad de las personas encuestadas opina que la obligatoriedad de las mascarillas en el exterior debería prolongarse algunos meses más. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Cerca de la mitad de las personas encuestadas opina que la obligatoriedad de las mascarillas en el exterior debería prolongarse algunos meses más. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Gora eta gora ari dira Covid-19ak kutsatutakoen kasuak, eta gora darrai intzidentziak, beraz. Egonkortzen hasiak ote diren aipatu dugu egunotan, eta zenbait eztabaida izan dira instituzioen aldetik maskararen erabileraren inguruan. Ugo Mayor EHUko Ikerbasqueko ikertzailearen iritziz, larria da argazkia: «Gazteengan kasu asko ari dira gertatzen baina 65 urtetik gorakoengan ere kutsatzeak areagotzen ari dira, eta hori ere kezkagarria da».

Instituzioak, ordea, etsituta agertu dira egunotan, birusa kontrolatu ezinik dabiltzala esanaz. Horren aurrean, Mayorrek gaineratu du, birus honen katea eteteko konponbidea era pertsonalean edo instituzioen aldetik neurri murriztaileak ezartzea dela, baina azken asteotan ez duela sumatu instituzioak honi buelta emateko ezer egiten ari direnik: «Birusa hedatzen ari denean, hori geratzeko zerbait egin behar dugu, era pertsonalean eta instituzioen aldetik, eta aste hauetan ez da ezer egin honi buelta emateko».

Maskararen erabilera ere hizpide izan da egunotan, eta bistan da, nahikoa buruhauste eragin dituela.  Mayorrek aipatu du, ordea, kanpoaldean maskara erabiltzeari inolako zentzurik ez diola ikusten, ez bada jende asko dagoen toki batean: «Aire librean ez du inolako zentzurik, baina hirietan jendea askorekin topatzen zara eta hor arrisku gehiago dago, baina bestela, zentzu epidemiologiko handirik ez diot ikusten».

Txertatu gabe daudelarik, fokua gazteengan ari da jartzen, baina, Mayorren ustez, fokua gazteengan jartzea baino garrantzitsuagoa da neurrietan jartzea: «Ez da lehenengo kasua egotzi zaiena; batzuetan egia izan daiteke baina gaur egun legez kontsideratzen da neurri egokitzat 02:00ak arte tabernak irekita egotea, eta agian fokua neurrietan jarri behar da».

Eta, azkenik, Erresuma Batuan pandemia amaitu dela dirudi, eta hori ikusi dugu azken egunotako zenbait iruditan. Hari horri tiraka, Mayorrek adierazi du, neurri batean, horrek emango duela aukera  jakiteko zer gerta litekeen Erresuma Batuan hartu diren erabakiak hartuz gero:«Apostu hau nola aterako zaien ez dakit, baina horrek emango digu aukera guri jakiteko zein puntutaraino tenkatuko den egoera hori eginez gero».

Jaurlaritza Logoa