Live

«Epaileak ez dira ausartzen beharrezko urratsak ematera»

Txema Matanzas abokatuaren esanetan, euskal preso politikoak etxeratzeko prozesuan «blokeo egoera baten aurrean gaude». Egoera kezagarria dela dio denbora pasatzen ari delako debalde eta epaileak ez direlako ausartzen beharrezkoak diren urratsak ematera.

Audio_placeholder

«Epaileak ez dira ausartzen beharrezko urratsak ematera»

Loading player...
Txema Matanzas abokatua.
Txema Matanzas abokatua.

Hainbat abokatu eta legelarik kezka agertu dute euskal presoak birgizarterateko ibilbideean dauden oztopoekin. Pasa den uztailaren 13an aurkeztu zen Donostian ´Behatokia´ argitalpenaren txosten monografiko bat, Espainiako Auzitegi Nazionalak presoak birgizarteratzeko prozesuetan jartzen dituen oztopoei buruzkoa. Ikerlan horretan parte hartu duen Txema Matanzas elkarrizketatu dugu Informazioaren Harian.

Espetxeetan ematen diren urrats urriak «proposamen hutsak» direla esan du Txema Matanzek, azken hitza dutelako instantzia judizialek, beraz erabaki oro dago judizializatua. Irteera baimenak, hirugarren graduak, baldintzapeko askatasunak...«lortzen diren aurrerapauso urriek talka egiten bestelako instantziekin».

Azken hilabeteetan, pauso berriak egiteko beharrezko bilakatu da presoaren damua. Matanzasen esanetan, «kontzeptu askoz ere politikoagoa da juridikoa baino», damutzearen zintzotasuna nolakoa den zehazten baitu fiskaltzak Matanzasen ustez.

Jaurlaritza Logoa