Live

Ion Garate
Interview
Ane Mintegi
Tenis jokalaria

«Txapelketan hobetzen joan naiz eta finalera iristean ikusi nuen irabazteko aukera neukala»

Ane Mintegik (Idiazabal, 2003) Wimbledon irabazi du gazte mailan. Lehen euskalduna da horrelako balentria bat lortzen eta hasiera batean garaipena aurreikusten ez bazuen ere, «partidaz partida hobetzen» joan eta finalean Schunk alemaniarra hartu zuen mendean. Garaipena asimilatzen dago. 

Audio_placeholder

Ane Mintegi tenislariak jada asimilatu du Wimbledongo garaipena

Loading player...
Ane Mintegi, Wimbledongo garaikurrarekin. (WIMBLEDON)
Ane Mintegi, Wimbledongo garaikurrarekin. (WIMBLEDON)

Balentria itzela lortu zuen igandean Ane Mintegi tenislari gazteak. Idiazabalgo herriaren babes osoa jaso zuen Nastasja Schunk alemaniarraren aurkako Wimblendongo finalean (6-2, 4-6, 1-6). Gazte mailako txapelketa hau irabazita, onenen artean kokatzen dela erakutsi du idiazabaldarrak. 

Emozio handiarekin altxatu zuen Wimblendongo garaikurra eta gaur, astelehena, jada garaipena asimilatzen hasi dela onartu du NAIZ Irratian: «Atzo oso emozionatuta nengoen eta ez nuen sinesten». 

Jada Bartzelonan lur hartuta dago Mintegi eta orain Gasteizera bidaiatuko du bere hurrengo txapelketa jokatzeko. Ez du beraz, asti larregirik izan garaipena behar bezala ospatzeko.

17 urte besterik ez ditu eta etorkizun oparoa dauka aurretik. Bere esanetan baina, ez zuen aurreikusten Wimbledon irabaztea. «Txapelketan partidaz partida hobetzen joan naiz eta finalerdietara eta finalera iristean ikusi nuen irabazteko aukera baneukala», onartu du. 

Nastasja Schunk alemaniarra izan zuen arerio finalean, atzo arte munduko ranking-ean bera baino 40 postu gorago dagoen tenislaria, alegia –Mintegi 715. postuan iritsi zen Londresera; Schunk, 675.enean–. «Lehenengo setean ez zidan ezer egiten utzi nire arerioak, oso ondo jokatu zuen», oroitu du gipuzkoarrak.

Bigarren setean bere jokoa berreskuratu zuela eta gutxika-gutxika partidan sartzen hasi zela azaldu du, azkenean hirugarren setean aise irabazi arte (1-6).

Idiazabaletik herri osoaren babesa jaso zuen Mintegik. Pantaila erraldoia eta guzti jarri zuten herriko plazan eta tenislariak aitortu du «igarri» zuela herriaren babesa: «Herri guztia animatzen zegoen eta horrek lagundu egin dit». 

Jaurlaritza Logoa