Live
Kanpamendu formatura egokituz, martxan da EuskarAbentura
Abian da EuskarAbentura espedizioa. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako nahiz diasporako 120 gaztek euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzeko aukera izango dute.
Kanpamendu formatura egokituz, martxan da EuskarAbentura
Euskal Herrik beste udalekuaei bezala, EuskarAbenturak ere egokitu beharko du Covid19 neurrietara. Ohiko edizioetan, Done Jakueko bideak jarraitzen ditu espedizioak. Aurten berriz, kanpamendu formatura egokituta, ez da aurreko edizioetan bezain nomada izango. Zokoako kanpalekuan zirela hitz egin dugu Iñkai Goikoetxea kide laguntzailearekin, haren esan digu «neurriak errespetatu eta talde txikietan mugitzeko» bi txandetan banatu dela aurtengo EuskarAbentura.
Zokoa, Lekaroz, Bidainia-Goiatze eta Aulesti inguruan ibiliko dira 'Jzioquitrrak', jokoan eta jarduera ezberdinak gauzatuz. Lehen bisitaria Kike Amonarriz izan da eta euskarari buruzko hitzaldia eskaini du. Uztailak 6an, Lekarozera lekualdatuko da espedizioaren lehen txanda, ibilaldi eta ekintza berriekin jarraitzeko asmoz.