Live

Naiz Irratia

[24] Zeintzuk dira pobrezia energetikoa definitzeko 4 faktoreak?

Pobrezia energetikoaren definizioa ez da zehatza, oraindik garatzen ari den kontzeptua dela esan digu Aitor Ossa Goinerreko kideak. Europak berriki adostu ditu 4 faktore pobrezia energetikoa definitzeko, horien inguruan eta batez ere, dauden irtenbideen inguruan hitz egin dugu aste honetan.

 

Audio_placeholder

[24] Zeintzuk dira pobrezia energetikoa definitzeko 4 faktoreak?

Loading player...
Pobrezia Energetikoa
Pobrezia Energetikoa

«Pobrezia: baliabidez urri dabilenak pairatzen duen egoera», hala dio hiztegiko definizioak. Kolore posible bakarra omen, baina, abizenak bat baino gehiago. Ez da, noski, modu isolatuan lantzeko gaia, eta atzean duenari begiratzea komeni. Gaur, ordea, garrantzia bereganatzen ari den senidea izango dugu, ahotan: pobrezia energetikoa. Horretara dator Aitor Ossa Goienerreko kidea.

Jasangarritasuna modan eta moda jasangarri. Amaia Elizagoien zer suma ibili ondoren, Kattalin Antxia jostuna topatu du oihal artean. Ez pentsa gomendioen atala ahaztuko dugunik! Kresala zineklubak ze proposamenekin harrituko ote gaitu? Informazio aberasgarria dakarkielakoan.

Jaurlaritza Logoa