Live

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Izkander Fernandez: «Japanese Breakfast musika asko ezagutzeke dudanaren adibidea da»

Astero-astero erreferentzia berriak ekartzen dizkigu Izkander Fernandezek eta maiz guretzat erabat arrotzak diren artistak ezagutzen ditugu MusikHaria saioan. Berak ere ustekabean ezagututako talde eta musikarien zerrenda gizentzen du astero eta handik kantu bat gehitu du aste honetako hautaketara.

Audio_placeholder

Izkander Fernandez: «Japanese Breakfast musika asko ezagutzeke dudanaren adibidea da»

Loading player...
Japanese Breakfast proiektuaren aurpegia MIchelle Zauner korear-estatubatuarra da. (Gary MILLER|Getty Images)
Japanese Breakfast proiektuaren aurpegia MIchelle Zauner korear-estatubatuarra da. (Gary MILLER|Getty Images)

Shoegazea, indiea eta black metala esaldi berean aipatzea pentsaezina den arren, DeafHeaven taldeak hori da egin duena. «Abuztuaren 20an kaleratuko dute disko berria, aldaketa bazetorrela bagenekien eta azkenean iritsi da. Asko lasaitu dute hasieratik gaur egun arte beren musika estiloa eta duela bi urte ikusten zen aldaketa hori emango zela, baina oraingoan eman da. Pop-rocka entzun daiteke, 80. hamarkadako eragina duena», kontatu digu Izkander Fernándezek

Ryan Adamsen diskoa ere kaleratu berri da, nahiz eta berak izandako gorabehera pertsonalek diskoa bi urte beranduago kaleratzea ekarri duen. «Momentu iluna bizitzen ari da, baina ezin da ukatu musika munduan azken 20 urteetan pertsonaia garrantzitsua dela. Hartara, ekarri beharreko artista iruditu zait», esan digu Fernandezek.

Japanese Breakfast taldearen ‘Be sweet’ «kantutzarra» dela esan digu Lemoako musika adituak, ez dakiela nondik atera den baina oraindik ere musika ezagutzeke daukagula erakusten duela esan digu. «80. hamarkadako musika entzun daiteke hemen», gaineratu du MusikHaria saioko kolaboratzaileak.

Azken erreferentzia hard-rockarekin lotuta dago zuzen-zuzenean, Wolfgang Van Halen artistaren taldea delako Mammoth WVH taldea, Eddy Van Halenen semea da Wolfgang. «Aurreko kantuek 90. hamarkadako soinuak dituzte beren musikan eta kuriosoa bada ere Mammoth WVHen taldeak gaur egungo hard-rocka eta soinua jorratzen ditu, ez du garai hartako erreferentziarik», nabarmendu du Fernandezek.

Hauexek dira, beraz, aukeratu dituen lau abestiak:

– DeafHeaven - Great mass of color

– Ryan Adams - Middle of the line

– Japanese Breakfast - Be sweet

– Mammoth WVH - Horribly right

Jaurlaritza Logoa