Live

Bigarren Kafea

Patxi Alberdi (BAE): «Gure helburua oso sinplea da; adinekoei konpainia eskaintzea»

Audio_placeholder

Patxi Alberdi (BAE): «Gure helburua oso sinplea da; adinekoei konpainia eskaintzea»

Loading player...
Bizikletaz Adinik Ez (BAE).
Bizikletaz Adinik Ez (BAE).

Ekainaren 15a 'Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarraren Kontzientiza Hartzeko Mundu Eguna' da. Horrela aldarrikatu zuen Nazio Batuen Erakundeak 2006. urtean, adinekoek jasaten dituzten tratu txar eta sufrimendua salatzeko helburuarekin. 

2019tik 2030era bitartean, 60 urte edo gehiagoko pertsonen kopurua % 38 handituko dela aurreikusten du NBEak, mila milioitik 1,4 mila milioira, munduko gazteen kopurua gaindituz. Horregatik, egun honekin, adinekoek beste guztiek dituzten bizitzeko, osasunerako eta aisirako eskubide berberak dituztela aldarrikatu nahi izan du erakundeak.

Ideia horri tiraka sortu zuten Donostian Bizikletaz Adinik Ez (BEA) elkartea 2016ean. Elkarteak irteerak antolatzen eta koordinatzen ditu trizikloetan, boluntariotzaren bidez, esperientziak eta giza harremanak sortuz, betiere adinekoen eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Irteera horietan, elkarrizketak eta loturak sortzen dira parte-hartzaileen artean, esperientzi hauen erdigunean entzute aktiboa baitago; «gure helburua so sinplea da, konpainia eskaintzea» esan digu Patxi Alberdi BEAko kideak.

2016tik, 180 boluntariok parte hartu dute proiektuan; «poliki-poliki triziklo gehiago erosten joan gara, eta hazten ari gara». Horregatik, etorkizunari begira, itxaropentsu daude; «beste esparruetara gerturatzen saiatzen ari gara, bakarrik bizi direnengana, adibidez» esan digu.

Jaurlaritza Logoa