Live

Bigarren Kafea

Lander Garro: «Presoa kartzelan gaixotzen denean, arazo intimoa arazo politiko bilakatzen da»

Audio_placeholder

Lander Garro: «Presoa kartzelan gaixotzen denean, arazo intimoa arazo politiko bilakatzen da»

Loading player...
‘Tipularen sehaska kanta’ film-dokumentalaren kartela.
‘Tipularen sehaska kanta’ film-dokumentalaren kartela.

'Tipularen sehaska kanta' film-dokumentala aurkeztu digu gaur Lander Garro zinema zuzendariak. Sare Herritarrarekin eta Gastibeltza ekoizpen etxearekin elkarlanean sortutako proiektua da, eta eritasuna duten presoen egoera lehen lerrora ekartzea da filmaren helburua.

Miguel Hernandez poeta espainiarraren Nanas de la cebolla (Susa argitaletxeak euskaraz argitaratu zuen Josu Landaren itzulpenarekin), poeman oinarritzen da dokumental honen izenburua. Garrok poema oso gertukoa du, eta jada ez zaio izenburu bitxia iruditzen «bai 'Nanas de la cebolla' jatorrizko izenburua eta bai haren itzulpena, 'Tipularen sehaska kanta', oso familiarrak dira, hilabete asko daramatzatelako proiektu honekin eta dagoeneko ez naiz jabetzen zein harreman gutxi izan dezakeen izenburu bitxi horrek lantzen ari garen kontzeptuarekin». Baina lotura argia dauka eta saioan azaldu digu.

Eritasuna eta espetxea dira film dokumental honen bi zutabeak, baina iruditan «ez dago kartzelarik eta ez dago eritasunik». Kazetaritza lan bat ikus-entzunezko lana bihurtzeko eta elementu zinematografiko egokiak aurkitzeko esperimentatzen hasi zen Lander Garro, gaur egun kasik amaituta dago, naturaz jositako irudiz osatuta.

Testigantzak ere biltzen ditu film dokumentalak jende asko dagoelako inplikatuta, «presoa kartzelan gaixotzen denean arazo intimoa, askoz haratago, arazo politikoan bilakatzen da».  

Filma amaitzear daude, baina azken bultzada lortzeko crowdfounding kanpaina bat jarri dute abian, Verkami: https://www.verkami.com/locale/eu/projects/30190-tipularen-sehaska-kanta.

 

Jaurlaritza Logoa