Live
'Ezeztapenaren kultura', ingelesezko 'Cancel culture', 2015ean Amerikako Estatu Batuetan sortu zuten kontzeptu bat da. hasi zen erabiltzen pertsonaia publikoei edo enpresei babesa kentzeko, iraingarritzat edo onartezintzat jotzen den zerbait esateagatik edo egiteagatik.
Funtsean, 'Ezetapenaren kultura' boikota da, baina sare sozialetan piztu eta sustatzen dena. Jokabide okerrei buruz ohartarazteko modu bat izaten hasi zena, baina kontzeptua 2018an hedatu egin zen, #MeToo bezalako mugimenduek bultzatuta.
Jarrera desegokiak plazaratzeko balio izan du, eta artista batzuen ibilbidea, Harvey Weinstein-en kasuan, adibidez. Baina beti ez da hain eraginkorra.
2019an sexu-jazarpena eta botere-abusua leporatu zizkioten Placido Domingo abeslari espainiarrari, Associated Pressek eta AEBetako opera-artisten sindikatuak (AGMA) egindako ikerketen arabera. Orduan, abeslariaren ospea betiko suntsituta geratu zela aipatu zuten askok, eta hala izango zela zirudien. Izan ere, une horretan bere konpromiso profesional guztiak berta behera utzi zituen.
Baina Placido Domingok Madrilgo Auditorio Nazionalean kontzertu bat eskaini zuen aurreko astean. Ekainaren 9an, lepoz gainezka zegoen platea txaloka hasi zen, eta abeslariak bost bis eman behar izan zituen.
Hori eta beste adibide batzuk aztertu ditugu Bigarren Kafean.