Live

Goiuri Eceiza

Gorka Hermosa: «Nire musika herrikoia punk musika zen, gero hasi nintzen akordeoiarekin»

Audio_placeholder

Gorka Hermosa: «Nire musika herrikoia punk musika zen, gero hasi nintzen akordeoiarekin»

Loading player...

'Fragilissimo' du izena Gorka Hermosa akordeoilariaren azken lanak. Euskaraz oso hauskorra edo benetan hauskorra esan nahi du fragilissimo hitzak. Hauskortasun hori baino, urretxuarraren ibilbidean izen bereko konposizio horrek duen garrantziagatik izendatu dute horrela diskoa. Izan ere, Hermosarentzat inflexio puntua izan zen, mundu mailan ezagutarazi zuen Fragilissimo. Horiek eta gehiago kontatu dizkigu Bigarren Kafeko elkarrizketa akustikoan.

11 abesti bildu ditu diskoan; akordeoi jotzailearen ibilbidearen eta akordeoiarekin duen abileziaren errepaso anitza. Kontatu du akordeoia uste duguna baino beranduago sartu zela Euskal Herrian, ez dela betikoa. Halere, azkar egonkortu zen:«Polita da hain berandu iritsita nola sartu dan euskaldun guztion bihotzera».

Pentsa dezake entzuleak akordeoia besapean zuela jaio zela Hermosa, baina haren oinarria musika klasikoa da. «Nire musika herrikoia ez zen trikitia, punk musika zen nire belaunaldiaren musika herrikoia. Gero hasi nintzan akordeoiarekin». Horrek eman dio soinuarekin esperimentatzeko aukera eta herriko musikatik apur bat aldentzekoa.

Baina egin du biderik ere musika herrikoian. Horren adierazgarri, Joxe Mari Iparragirreri Urretxun egindakoa omenaldia, haren jaiotzaren 200. urteurrenean. Parte hartu zuen Hermosak:«Ez dago ezer unibertsalagorik herrikoia izatea baino. Ni Iparragirre kalean jaio nintzen, bere etxetik 200 metroa, egunean lau aldiz pasatzen nintzen txikitan bere estatuatik, lagunekin haren buruari jotzera jolasten ginen... Zorra nuen Iparragirrerekin. Orain lau bat urte hasi ginen urteurrena nola izango zen plangintzan. Izugarrizko erronka izan da, bere eta nire kanta ezagunenak nahasti ditugu, Iparragirreren hitzak hartuta nire bizitza kontatu dut. Omenaldia bion Gernika-rekin amaitzen da».

Elkarrizketa akustikoan Alabei, Anantago eta Variaciones sobre libertango abestiak eskaini ditu.

Jaurlaritza Logoa