Live

Bigarren Kafea

Bizikleta bat bi itsaso elkartzeko

Audio_placeholder

Bizikleta bat bi itsaso elkartzeko

Loading player...
Bi Itsasoak ekimena babesteko diseinua.
Bi Itsasoak ekimena babesteko diseinua.

Elkartasun pedalkadekin batuko ditu bi itsaso Lander Andonegi mutrikuarrak aurki. Kantauri itsasoa eta Mediterranear itsasoa dira ur masa horiek, eta tartekoa, Iberiar penintsula. Mutrikutik Granadara dauden 1.310 kilometroak txirrinduan egingo ditu Lander Andonegik ekainean, minbiziaren aurkako elkarteak babesteko ekimen batean.

Soy Montaña eta Relevos Por la Vida elkarteekin batera, minbizia duten gazteei beraien egonaldia hobetzen laguntzeko helburua du egitasmoak; eta bildutako diru guztia Relevos Por La Vida elkartearentzat izango da. 

«Lehenengo egunean ingurukoak batuko dira, baina bakarrik egingo dut bidea» esan digu Lander Andonegik, baina animatzen direnak ongietorriak izango direla aitortu digu. Bidean, irudiak grabatuko ditu, argazki zuzendaria baita ofizioz. 

Erronka handia du aurretik, baina helburua argi dauka, «elkartearentzat dirua lortzea». Horretarako, kamisetak diseinatu eta salgai jarri ditu; bildutako guztia Relevos Por la Vida elkartearentzat izango da.

Jaurlaritza Logoa