Live

Bigarren Kafea

Ander Izagirre: «Idi odola zen garai hartako Isostarra»

Audio_placeholder

Ander Izagirre: «Idi odola zen garai hartako Isostarra»

Loading player...
Ander Izagirrek ''Cómo ganar el Giro bebiendo sangre de buey' liburua idatzi du.
Ander Izagirrek ''Cómo ganar el Giro bebiendo sangre de buey' liburua idatzi du.

Cómo ganar el Giro bebiendo sangre de buey liburua aurkezten ari da Ander Izagirre idazlea, ziklismoari buruz, edo ziklismoa aitzakia duen azken liburua da.

1909ko Italia herrialde sortu berria zen eta hori taxutzeko ideia eroenetakoa izan da Giroa, hain zuzen ere. Banpiro, saltinbanki, zoro, faszista, partisano, pirata, kanibal eta bestelakoen desfileak Italia zeharkatu zuen Alpeetatik Siziliaraino, milioika italiarren etxeko ataria igarota. Ziklismoaren epika, tragedia eta komediaren inguruan ere bildu zituen.

Ziklismoaren historia, Giroak gordetzen dituen sekretuen kontakizuna, Italiaren historia ulertzeko lanabesa izan daiteke. Edo gutxienik, ezinbesteko loturak ageri dira.

Txirrindulariek heroitik gutxi izango zuten Faxismoaren gorakadan. Mussolinik gutxietsi egiten zituen euren gorpuzkera eskas, ahul, motel eta goibel hura ez zetorrelako bat gizon faxista berriaren irudiarekin.

Horiek guztiak kontatzen ditu Ander Izagirrek bere liburu berrian, arriskuak hartuz, historia zein istorio, heroi zein titiritero, garaipen zein porrot, kirola eta gizarte, politikaren edota gerraren handitasun eta txikitasunak josi eta Siziliako zein Milaneko helmugara osorik iritsi arte. 

Jaurlaritza Logoa