Live

Haize lokal edo tokian tokiko haize moten berri eman du Iker Ibarluzea meteorologoak ostiral honetan. Hala ere, lurraldearen arabera, haizeek duten eraginaz hitz egiten hasi baino lehen, haizea bera zer den azaldu du Ibarluzeak, «bi presio gune ezberdinen artean sortzen den aire mugimendua da». Talka baten ondorio dela esan daiteke beraz.
Bertako haizea berriz, toki zehatz batean «lurrazalean bertan ematen diren tenperatura aldaketen ondorioz sortzen diren haize korronteak dira» Ibarluzeak zehaztu duenez. Euskal Herrian lau multzotan sailkatu daitezke haize mota hauek: udan ematen itsasoko brisa, lurreko brisa, haranetako haizea eta mendietako haizea.


