Live

Ainara Rodriguez, Hegoi Belategi

Iñigo Leza (Fracking Ez plataforma): «Herri mugimenduen garaipen bat izan da»

Aldaketa klimatikoaren legea onartu den arren, gasaren ustiaketa Euskal Herrian orokortu ez izana herri mugimenduen borrokari zor zaio. 10 urteko borrokaren errepasoa egiteko eta energia ekoizpen ereduen berri emateko Naiz Irratian izan da Iñigo Leza, Fracking Ez plataformako kide arabarra.

Audio_placeholder

Iñigo Leza (Fracking Ez plataforma): «Herri mugimenduen garaipen bat izan da»

Loading player...
2014an, Fracking Ez plataformak 103.589 sinadura bildu zituen EAEn gas ustiapen eredu horren aurka. (Raul BOGAJO/FOKU)
2014an, Fracking Ez plataformak 103.589 sinadura bildu zituen EAEn gas ustiapen eredu horren aurka. (Raul BOGAJO/FOKU)

Argia izan da Iñigo Leza Fracking Ez plataformako kidea, «talde ekologisten eta herrikoien borrokarik gabe, Euskal Herri osoa zulatua izango litzateke eta akuiferoak kutsatuta». Fracking eredua debekatua dago EAEn 2015etik, talde ekologistek, tartean Fracking Ez plataformak bultzatutako herri-ekimen legegile bati esker. Orain, Madrilgo Kongresuan onartu berri den aldaketa klimatikoaren legeak, «gasaren edozein ustiapen mota debekatuko du» Lezak azaldu duenez.

Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidea eta Arabako Fracking Ez plataformako bozeramaile ohiaren adierazpen batzuez lagunduta, energia ekoizpenaren inguruan Lakuak eta Gasteizeko Udalak izan duten jarreraz hausnartu du Lezak. Eta ondorio argi bat atera du, «borrokak merezi du. Borrokaren bitartez gauzak lortzen dira. Jende askok esan zigun ezinezkoa izango zela, interes gehiegi zeudela horren atzean, baina lortu genuean. Eta ondo pasatu genuen gainera».

Jaurlaritza Logoa