Live

Naiz Irratia

Dirudiena baino egoera epidemiologiko kaskarragoa

Asteroko tertulia zientifikoan izan dira Naiz Irratian Koldo Gartzia eta Izortze Santin zientzialariak. Uneotako egoera epidemiologikoa izan dute hizpide, baita txertaketa kanpainaren abiadura eta Janssen txerto berria ere.

Audio_placeholder

Dirudiena baino egoera epidemiologiko kaskarragoa

Loading player...
Osasun langile bat paziente bati eskua ematen Gurutzetako ospitalean.    (Andoni LUBAKI I FOKU)
Osasun langile bat paziente bati eskua ematen Gurutzetako ospitalean. (Andoni LUBAKI I FOKU)

Uneotan bizi dugun egoera epidemiologikoa ez da «batere samurra» Izortze Santinek eta Koldo Gartziak Informazioaren Harian azaldu dutenez. Argi esan du Gartziak, «Reala eta Athleticen arteko Kopako finaleko egunaren ondorioak dira» orain ikusten ari garenak eta noski, aldi berean, Aste Santuko jai egunen ostekoak. Biek ere nabarmendu dute agintariak egoerari ematen ari diren garrantzia ez dela nahikoa eta berandu baino lehen neurriak hartu behar direla, «zenbat eta beranduago zorroztu neurriak hobekuntza beranduago etorriko da».

Azken egunotan eztabaida piztu da LABIko koordinatzaile orokorrak, Jonan Fernandezek esandakoen eta ondoren Felix Zubia medikuak egindako zuzenketen artean. Lehenak egoerak hobera laster egingo zuela adierazi zuen, Donostia Ospitaleko Zainketa Berezietako arduradunak horretarako oinarririk ez zegoela erantzun zion. Garzia eta Santinek bat egin dute Zubiaren erantzunarekin eta neurriak zorroztu beharra dagoela berretsi dute.

Txertaketari begira, argi izpi bat izan daiteke Janssen txerto berria. Gartziak azaldu du dosi bakarrekoa izanda «gordetzeko sistema» desagertu egiten dela, ez dagoelako bigarren dosia jasotzeko alerik gorde beharrik eta era berean «gordetzeko ere errazagoa dela logistikoki».

Jaurlaritza Logoa