Live

Paxkal Indo:«Publikoak ere gure aldarrikapenekin bat egiteak indarra eman digu»

Urtebete daramate iparraldeko kulturgileek lanik egin ezinda. Estatuko 'Antzokiak okupatu ditzagun' ekimenarekin bat eginez Baionako Michel Portal antzokia okupatu dute. Paxkal Indok, mugimendu honetako bozeramaleak azaldu dizkigu egoeraren xehetasunak eta borroka ildo nagusien berri eman digu.

Audio_placeholder

Paxkal Indo:«Publikoak ere gure aldarrikapenekin bat egiteak indarra eman digu»

Loading player...

Joan den martxotik Ipar Euskal Herriko kulturgune guztiak itxiak dira, liburutegiak soilik daude irekita. Egoera oso latza da, aktibitatea erabat moztu delako. Egoera jasangaitz honetan, hainbat kulturgilek estatuko 'Antzokiak okupatu ditzagun' ekimenarekin bat egin dute. Mugimendu honetako bozeramalea da Paxkal Indo. Frantzia osoan dagoeneko badira 80 antzoki okupatuak izan direnak, lehena Pariseko Odeon antzoki ezaguna, sinbolikoki indar handikoa. Izan ere, 68ko maiatzean Odeon antzokia izan zen artista eta kulturgileek okupatu zuten lehena, eta orain ere bertatik abiatu da protesta mugimendua.

Astelehen honetan hartu dute kulturgileen baionako Michel Portal antzokia, 110 pertsona elkartu ziren guztira, haietatik 10 publikoren izenean. Paxkal Indoren esanetan, horrek sekulako indarra eman die, adierazten baitu arazoa ez dela soilik bizimodua kulturgintzatik ateratzen dutenena, kultura gizaretaren behar bat dela.

Elkartzearen lehen helburua aldarrikapenak jaso eta gutun bat idaztea izan da, kulturgile, artista eta zaleen eskariak iritsi behar duten ekura itsi daitezen, gobernura alegia. estatu mailan mugimendu hau hartzen ari den indarrarekin, datozem asteetan erantzun bat jasoko dutelakoan daude.

Eskari nagusiak bi dira: lehenengoa lehen bait lehen berriz ere kulturguneak irekitzea, bigarrena artista eta teknikarientzat zuzenduta dagoen langabezia sistema zabaltzea, eta lanik gabe dauden sektore pertsonek urte bete gehiagoz behar duten babesa jasotzea.

Erantzuna jaso bitartean, borrokak aurrera jarraituko du. Antzokia egunero okupatuko dute 10:00etatik 18:00etara. Gauez ez okupatzeko bi arrazoi dituzte: antzokia lan tresna eta etxea dutela. Zertarako ondatu euren lan tresna? eta bsetetik, ze zentzu duu norbere etxea okupatzeak? Hortaz, egunez hartuko dute, eta herriari beraiek egiten daikitena eskaintzen ahaleginduko dira, kultura, artea eta elkarrizketarako abagunea.

Horretaz gain ostiralero ekintza kultural eta zibiko bat egingo dute espazio publikoren batean, interpelazio gisara. Baionan abiatu den mugimendua, Ipar Euskal Herriko hiru probinztietara hedatzea nahi lukete, eta hiri nagusietan zein herririk ttpienetan ere, sinbolikoki baderen agerian izan dadila egoera honen aureran jendartearen desadostasuna.

Jaurlaritza Logoa