Live

Naiz Irratia

Txema Carbajo (SOS Ostalaritza): «Bilboko Udalak ez du gurekin ezertarako kontatzen»

Astelehenean ziren eskuragarri jartzekoak Bilboko Udalak ostalaritza sustatzeko martxan jarritako bonoak; baina horretarako egokituta webgunea kolapsatu egin zen denbora gutxira. Ostalariek diote Udalak ez duela informazio nahikorik eman eta eurekin ez dutela hitz egin. 

Audio_placeholder

Txema Carbajo (SOS Ostalaritza): «Bilboko Udalak ez du gurekin ezertarako kontatzen»

Loading player...
Lehen ordutik kolapsatua egon zen ostalaritzako bonoak eskuratzeko webgunea Bilbon..
Lehen ordutik kolapsatua egon zen ostalaritzako bonoak eskuratzeko webgunea Bilbon..

Bilbon taberna duen Txema Carbajok esan du «laguntza guztiak» direla «ongi-etorriak», baina kasu honetan zalantza du Bilboko Udalak zernolako informazio eman duen. Izan ere, kontsumitzaileak eurei galdetzen diete bonoen inguruan, baina ohartarazi du Udalak ez duela eurekin ezertarako hitz egin. Gainera, asteleheneko lehen ordutik kolapsatua dago Bilboko Udalak bonoak eskuratzeko egokitu duen webgunea, eta horrek erabiltzaileen haserrea eragin du. 

SOS Ostalaritzako kideak defendatu du Udalak zein Aldundiak kalte-ordain edo indemnizazio sistema bat jarri behar dutela martxan, «2021a ere oso urte gogorra izango delako». 

Jaurlaritza Logoa