Live

«Aernnova, Tubacex edo ITP, arazo berdinaren aurrean ari gara borrokan»

Aernnovan 82 langileren kaleratzea eragin duen EREaren aurkako lehen epaiketa hasi dute Bilboko auzitegian. Atarian bildu dira Aernnovako langileak eta Tubacex eta ITPren baitako PCBko langileak ondoan izan dituzte. Aitor Bezares Aernnovako enpresa batzordeko kidearekin aztertu dugu egoera.

Audio_placeholder

«Aernnova, Tubacex edo ITP, arazo berdinaren aurrean ari gara borrokan»

Loading player...
EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean, Aernnova, Tubacex eta PCBko langileen elkarretaratzea. (Aritz LOIOLA | FOKU)
EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean, Aernnova, Tubacex eta PCBko langileen elkarretaratzea. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Aitor Bezarez Aernnovako enpresa batzordeko ordezkaria ohiu eta txistu artean agurtu dugu astearte goiz honetan, Bilboko auzitegi atarian zela. 82 langileren kaleartzea eragin duen EREaren aurkako lehen epiaketa zen egitekoa, azkenean, ordea, azteratu egin dute, abokatu batek covid 19an positibo eman ostean.

Bezarasek gogoratu du uztailean planteatu zuela EREa zuzendaritzak eta 100 langile baina gehiago kaleratu nahi zituztela. Azkenean 82 izan dira, horietako 55 indarrez, akordiorik gabe kaleratu dituzte. Guztiak lanera itzultzea da Aernnovako langileen helburua. Eta enpresa batzordeko kideak uste du auzitegietan EREa indargabetzeko aukera egon badagoela, auzi ugari daudelako antzekotasun handiarekin. Enpresek diote krisian daudela eta kaleratzeak egin behar dituztela. Langileek ezetz, krisia pandemiak eragin duela eta berau amaitzen denean egoera normalizatu egingo dela. Egungo krisi egoerari aurre egiteko neurri ezberdinak onartzeko prest leudekeela gaineratu du Bezaresek, baina kaleratzeak inondik inora.

Instituzioen aldetik babes falta sentitzen dutela baieztatu eta enpresa handiek nahi dutena egiten dutela salatu du Aernnovako ordezkariak. instituzioetako arduradunek, langileen alde daudela esan bai, baina ondoren ez dutela ezer egiten salatu du.Elkartasuna langileen artean dute, baita norberaren enpresatik haratago ere, astearte honetako elkarretaratzeak erakutsi duen moduan. Jasotako elkartasunagatik esker hitzak izan ditu Bezaresek, beste batean elkartasuna eurak emango dutela ziurtatuz.

Jaurlaritza Logoa