Live

Tafallako memoria espazioa, 17 tonako harri bat baino gehiago

Pasa den otsailetik Tafallak badu bere memoria espazioa, Frankismoaren zein beste indarkeri batzuek eragindako biktimak omentzeko. Amaiur Esparza, Altafaylla kultur elkarteko kidea Naiz Irratian azaldu du monolito batek irudikatzen duela memoria espazioa eta herrian jendea asko harritu duela.

Audio_placeholder

Tafallako memoria espazioa, 17 tonako harri bat baino gehiago

Loading player...
Tafallako monolitoa. (Iñigo URIZ | FOKU)
Tafallako monolitoa. (Iñigo URIZ | FOKU)

Leku batzuetan hamahiru, besteetan hamazazpi diote, baina behintzat, Tafallan badute dagoeneko euren memoria espazioa. Informazioaren Harian izan da Amaiur Esparza, Altafaylla kultur elkarteko kidea eta azaldu du monolitoaren helburua «belaunaldi berriei gertatu zen hura jakinaraztea dela», noski, baita belaunaldi zaharragoei omenaldi bat egitea ere.

Bide horretan gogoratu du monolito horrek Tafalla herri bezala historian sartu zenetik «gaur egunera arte izandako gatazka guztiak» hartzen dituela kontuan. Era berean, nabarmendu du zoritxarrez oraindik ez zaiola memoriari eta erreparazioari behar bezainbesteko garrantzia ematen. Horregatik, gaineratu du oso garrantzitsuak direla horrelako ikurrak «errekonozimenduak bere bidea har dezan».

Jaurlaritza Logoa