Live
Aste honetako 'Burdinola' saioa burutu ahal izateko, etxean geratzea erabaki dugu eta Eibar aldean izan gara bertako musika talde oso ezagun bati zukua behar bezala ateratzeko. 'Heavy Metal' estiloan erreferente handiak izan dira 'Su Ta Gar' taldeko musikariak eta oraingo honetan gure saioaren protagonista izateko kategoria hartu dute.
1987an ekin zion taldeak bere ibilbideari eta ordutik, zenbait lan utzi dizkigute. Guztiek dute beraien xarma berezia eta 'Heavy metal'aren barruan 'Speed metal' edota 'Thrash metal' bezalakoetan oinarritutako kantuak ere entzunarazi dizkigutela esan behar dugu. 80ko hamarkadan hasitako taldeak, jarraipena du oraindik Aitor Gorosabel, Xabi Bastida, Igor Díez eta Galder Arrillagarekin.
Sports
Kontxako bandera zuzenean, NAIZ Irratian
Sports
«Iazkoa hobetzea zaila izango da, baina horretan jarri behar dugu arreta»
Sports
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Sports
«Uste dut gaitasuna erakutsi dugula kantxa osoan jokatzeko»
Sports