Live

Bigarren Kafea

Mundu mailako lehen emakume kirolari profesionalak

Audio_placeholder

Mundu mailako lehen emakume kirolari profesionalak

Loading player...

1917 eta 1980 urte bitartean, ehundaka emakume izan ziren raketista profesional Espainiar Estatuan nahiz Ameriketan propio zabaldutako frontoietan.

Diotenez frontoian jokatzen zuten emakume hauek mundu mailako lehen kirolari profesionalak izan ziren. Baina kirol modalitatea frankismoaren eraginez desagertu zenean, harekin eraman zituen emakume garrantzitsu eta ezagun hauen izenak, ezezagun bihurtzeraino.

Garai hartan, apustuak egin nahi zituztenek frontoira jo behar zuten, eta horregatik egin zen hain ezaguna pilota. Frontoiek zuten indarra dela eta Ildefonso Anabitarte enpresari donostiarrari emakumeen raketa modalitatea martxan jartzea bururatu zitzaion. 

Euskal Herri osotik raketista onenak bilatzen aritu zen eta hainbat partida antolatu zituen, eta arrakasta zutela ohartuta Madril eta Bartzelonara eraman zuen modalitate berri hau. 

Raketista profesionalen artean ezagunenak Irura, Txikita de Anoeta, Txikita de Aizarna eta Agustina Otaola ziren. Azken hori Orereta- Errenteriako raketista izan zen, bere lau izeben bidea jarraituz 15 urterekin jokatzen hasi zena. Bitxikeria bezala: hain ona izan zen, lehiaketak parekatzeko sakea besteak baino atzeragotik egitea behartzen zuten.

Emakume horien bizitzak gogora ekarri nahi izan ditugu Bigarren Kafean.

 

Jaurlaritza Logoa