Live

Nafarroak eta Letoniak oso ezberdinak diruditen arren, Iñigo Arangurenek azaldu du ez dela horrela. «Oso eguraldi antzekoa egiten du hemen». Informazioaren Hariaren lehen edizioan izan da nafarra eta kontatu du boluntario bezala joan zela 2019ko urrian Letoniara. Pandemiak herrialdea nolako egoeran utzi duen eta zein egoera bizi duten azaldu digu. Irailean kasu batzuk agertu diren arren, uneotan herrialde osoan ez omen dira 2000 kasutara iristen.


