Live

Eliza Katolikoak Estatu espainiarrean 1995 eta 2015 artean egindako inmatrikulazioen zerrenda publiko egin duenean jakin da ia 35.000 ondasunen kasuak erreklamazioak aurkez daitezkeela. «Borondate politiko faltaren erakusgarria da inmatrikulazioan berri 14 urte beranduago ematea». Era horretan mintzatu da Jose Mari Esparza, Nafarroako Ondasunaren defentsarako plataformako kidea.
Espainiar exekutiboak zerrenda hori jakitera eman arren, Esparzak azaldu du bere ustez «tranpa egiten» ari direla. Bere esanetan «ez baita bideragarria auzi bide bat hastea erreklamazio bakoitzeko». Dio eliza jakitun dela ondasun horiekin gauza gutxi egin daitekeela baina uste du pixkanaka gauzak aldatzen hasiko direla. «Horretarako, ordea, beharrezkoak dira erabaki politikoak».



