Live
2016an 'Sarean kateatuak-nomofobikak' lanaren Poltsiko antzerki saria irabazi eta 120 emanaldi baino gehiago egin ziuzten Olatz Beobidek eta Belen Cruzek. Lau urte beranduago 'Hackerrak' sortu dute. Ana Perezek zuzendutako lan honetan lekua izango dute robotikak, adimen artifizialak, datuen lapurketa masiboak, cookiak edota algoritmoak. Proiektu horri buruz hitz egitera etorri dira Bigarren Kafearen estudiora.
Donostiako alde zaharrean jaiotakoa, Antzoki Zaharra beti izan du inguruan Olatz Beobide aktoreak. 18 urte beteta, Donostiako Antzerti eskolan probak egin, eta bertan burutu zituen bere ikasketak. Telebista, antzerki, zinema, aurkezle… denetarik egin du Olatzek garai hartatik, eta denetan dihardu oraindik ere buru belarri, bai aktore gisa, baita zuzendari lanetan ere. Bidean, Belen Cruz aktorearekin hainbatetan aritu da elkarlanean.
Artean adin nagusikoa ez zela, antzerki amateurrean sartu zen Belen Cruz. Ordutik, hainbat konpainiakin egin du lan: Ur teatro, Ados, Theatre du Rivage, Atx teatroa, etab. Telebista edo zineman ere ikusi ahal izan dugu: 'Celda 211', 'Patria', A'lguien tiene que morir', 'Alardea'.... TAEn 25 urte baino gehiago daramatza irakasle eta lan horiez gain, 17 urte eman ditu Euskal Aktore Batasunean lanean.