

Live 05:00h - 09:00h
Haria 1
09:00h - 11:00h
Bigarren Kafea
11:00h - 11:15h
Haria 2 aurrerapena

Azken aste honetan atera berri diren lau proposamen luzatu dizkigu Iker Bárbarak ‘Zarata’ tarterako. Gainera, horietatik bik badute halako misterio puntu bat; Merina Gris taldeak eta Danajan proiektuak. Izan ere haien atzean oraindik ez dago argi nor dauden.
Kontuak kontu, horiez gainera Laukatu eta Ur taldeen abestiak ere aukeratu ditu Iker Bárbarak eta haiek ere izango dira aste honetako MusikHaria saioan. Dena ondo bada, asteartean Laukatukoak beren ‘Beldurrak marrazten’ diskoa aurkezten izango dira eta, asteazkenean bisita bikoitza jasoko dugu: Ur taldea ‘Baleak’ diskoaren aurkezpena egiten eta Merina Grisekoak beren ‘Saiatzen naiz’ kantua eta proiektua aurkezten.
Hauek dira Iker Bárbarak hautatutako lau abestiak:
– Laukatu - Amaiera
– Ur - Save me
– Danajan - Dena gezurra da
– Merina Gris - Saiatzen naiz
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Txirrindularitza osatzen dugun familia alde batera utzi dute»
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
