Live

Ion GARATE

Iraurgi Saskibaloi Taldea Zilarrezko LEB Kopako txapeldun

Bartzelona mendean hartuta, Iraurgi Saskibaloi Taldeak Zilarrezko LEB Kopa irabazi du bigarren urtez jarraian. 82 eta 84 menderatu zuen Iñaki Jimenezen taldeak Bartzelona. Arauzko denboran 76na amaituta,  luzapeneko bost minutu gehiago behar izan zituen Azkoiti-Azpeitiko taldeak garaipena lortzeko. 

Audio_placeholder

Iraurgi Saskibaloi Taldea Zilarrezko LEB Kopako txapeldun

Loading player...
Iraurgi Saskibaloi Taldea Zilarrezko LEB Kopako txapeldun. / @iraurgisb
Iraurgi Saskibaloi Taldea Zilarrezko LEB Kopako txapeldun. / @iraurgisb

Iraurgi Saskibaloi Taldea zilarrezko LEB Kopako txapelduna da bigarrenez jarraian. Iñaki Jimenez taldeak 82-84 garaitu zuten Bartzelona luzapenean. Hasiera kaxkarra izan zuten gipuzkoarrek, baina orain Kopa eskuan dutela sekulako poza Azkoiti-Azpeitiko taldearentzat. NAIZ irratian izan dugu Iñaki Jimenez entrenatzailea eta ospatzeko aukera handirik izan gabe, lortutakoarekin «oso pozik» dagoela azaldu du. 

Bestetik, gogoratuko dugu, Iraurgik kanpaina moduko bat jarri zuela martxan, nolabait laguntza eske finala jokatzera joan ahal izateko. Alde horretatik ere, zaletuei laguntza horren truke titulua lortu izanak, «sekulako poza» ematen diola nabarmendu du Jimenezek. 

Bestalde, Kopa irabazi izanak, ligan bide onetik jarraitzeko motibazio gisa balioko duela baieztatu du Iraurgiko entrenatzaileak. Asteburu honetan bertan, dena ondo bidean, Alcobendasen aurka jokatuko dute gipuzkoarrek.

Jaurlaritza Logoa