Live

Ion GARATE

Iraurgi Saskibaloi Taldea laguntza eske Kopako finala jokatu ahal izateko

Iraurgi Saskibaloi taldea kopako finalerako sailkatu da berriro ere. Jarraian bigarren kopa irabazteko prest daude, baina Bartzelonara joateko laguntza ezinbestekoa dute. Diru falta arrazoi nagusia, pandemia erantzule. 

Audio_placeholder

Iraurgi Saskibaloi Taldea laguntza eske Kopako finala jokatu ahal izateko

Loading player...
Iraurgi Saskibaloi Taldea Kopako finalerako sailkatua. / isb.eus
Iraurgi Saskibaloi Taldea Kopako finalerako sailkatua. / isb.eus

LEB Kopako finalean izango da bigarrenez Iraurgi Saskibaloi Taldea. Iaz txapeldun izan ziren, baina oraingo honetan laguntza behar dute final hori jokatu ahal izateko. Pandemia dela eta diru-iturri asko galdu dituzte eta beraz kanpaina bat jarri dute martxan. Iñaki Jimenez Iraurgi Saskibaloi Taldeko entrenatzailea izan dugu NAIZ irratian eta berak esan bezala: «lanak ondo egiteak, batzuetan arazo gehiago ekartzen ditu pozak baino».

 

Esan bezala, egoerari aurre egiteko kanpaina bat jarri dute martxan finala jokatu ahal izateko. 10.000 eroko diru-laguntza beharko lukete eta lehen egunetik jendearen laguntza nabaritu dutela baieztatu du Jimenezek. «Informazio gehiago bildu edo lagundu nahi izan ezkero isb.eus webgunean egin ahalko litzateke», gaineratu du Iraurgi Saskibaloi Taldeko entrenatzaileak. Azkenik, finalari uko egitea ez dagoela aukeren artean nabarmendu du.

Jaurlaritza Logoa