Live

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Eneritz Furyaken lan berriaren aurrerapena aste honetako ‘Zarata’ tartean

Urte berriarekin lan berriak bidean dela gauza jakina izaten da eta laster argia ikusiko dute batzuk. 2020a Tendentzia berrien urtea izan dela esan digu Iker Bárbarak eta haien bueltan ibiliko den edota dabiltzan proposamenak luzatu dizkigu MusikHaria saioan.

Audio_placeholder

Eneritz Furyaken lan berriaren aurrerapena aste honetako ‘Zarata’ tartean

Loading player...
Eneritz Furyak Bigarren Kafean
Eneritz Furyak Bigarren Kafean

Batzuk tendentzia berrietan eta beste batzuk klasikoagoetan mugitzen dira gurean. Baina doinu interesgarriak ez dira falta eta 2021ak dagoeneko luzatu dizkigu batzuk. Beste batzuk, berriz, aurrerapen modura etorri dira.

Horien artean Eneritz Furyak irundarraren azken kantua dago. Iraupen laburra, 50 segundo, baina disko berria nondik etorri daitekeen aurreratu du eta hori ekarri digu Iker Bárbarak aste honetako ‘Zarata’ tartean.

Horrez gainera hauek izan dira asteko proposamenak:

– Eneritz Furyak - Emadan

– A1 Goldie - Vaseline

– Solo Jøns - El viaje

– La excavadora - Futuro

Jaurlaritza Logoa