Live

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

«Haurrek naturaltasunez hitz egiten dute heriotzaz»

Heriotza hartu dute ardatz  Pirritx Porrotx eta Marimototsek 'Amaren intxaurrak' izeneko azken lanean. Joxe Mari Agirretxek kultur tartean azaldu digu, zergatik eta nola heldu nahi izan dioten gai honi.

Audio_placeholder

«Haurrek naturaltasunez hitz egiten dute heriotzaz»

Loading player...
'Amaren intxaurrak'
'Amaren intxaurrak'

‘Amaren Intxaurrak’ ipuina eta ikuskizuna estreinatu berri dituzte Pirritx, Porrotx ta Marimototsek. Heriotzaren gaia jorratzen dute azken lan honetan pailazoek. Katxiporretaren bulegoan, Lasarten, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen etxean hartu du NAIZ irratiaren mikrofonoa Joxe Mari Agirretxek, beste hainbat aterpetik pasa ostean pailazoen etxe bilakatu denean.

Duela 33 urte euskara eta alaitasuna zituzten helburu pailazoek, baina berehala ohartu ziren beste zerbaiten beharra ere bazela, haurrentzat erreferente zirela eta eredu ere bazirenez, lantzen zituzten gaietan balioak ere lantzea ezinbestekoa zela. Hainabat gai landu dituzte urte hautetan guztietan, ‘Amaren intxaurrak’ lanarekin heriotzaren gaia landu nahi izan dute.

Heriotza komunitatean lantzeko beharra azpimarratu nahi izan digu Joxe Mari Agirretxek, heriotza gure bizitzetatik at dagoen zerbait bezela bizi dugulako gaur egun sarritan. Julio Sotoren hitzak eta Maite Mutuberriaren irudiak hartu dituzte libururarako lagun.

Unibertsoaren ardatza bagina  bezala bizi gara sarritan Joxe Mari Agirretxeren iritziz, eta jabetu behar dugu naturaren aurrean txikiak garela, momentu labur baterako gaudela bizitza honetan, eta momentu labur hori bizitzea garrantzitsua dela. Askotan ez dakigu heriotzaz nola hitz egin, gutariko bakoitzak galera hori modu desberdin batean bizi dugulako, baina garrantzitsua, ondoan egotea eta galeara sufritu duenari laguntzeko prest egotea da  Joxe mari Agirretxeren hitzetan.

Haurrei dagokienez,«sarritan helduok baino erraztasun handiagoz aritzen dira heriotzaren inguruan, naturalagoak dira, helduok traba gehiago izan ohi dugu» azpimarratu digu Agirretxek.

Jaurlaritza Logoa