Live

Malen Garmendia [Zaporeak]: «Errefuxiatuen kanpalekua tortura espazio bat da»

Migranteen Nazioarteko eguna probestuta, bizi duten egoera berriz ere lehen lerrora ekartzeko probestu dugu Zaporeak elkarteko ordezkariarekin. Irailean Lesbos-ko Moriako kanpalekua erre zenetik, egoera ez da batere aldatu errefuxiatuentzat; areago, azken egunetako euriteekin okerrera egin du.   

Audio_placeholder

Malen Garmendia [Zaporeak]: «Errefuxiatuen kanpalekua tortura espazio bat da»

Loading player...
Kara Tepe du izena Lesbos uhartean dagoen errefuxiatuen kanpalekuak. (DIMITRIS TOSIDIS / AFP)
Kara Tepe du izena Lesbos uhartean dagoen errefuxiatuen kanpalekuak. (DIMITRIS TOSIDIS / AFP)

«Tortura espazioak dira». Horrelakoxe garden mintzo da Malen Garmendia, Zaporeak elkarteko kidea Greziako Lesbos uhartean dauden migratzaileen kanpalekuez. «Haien eskubideak errespetatzen ez diren espazioak dira, bizitzeko gutxienekoak ere errespetatzen ez diren guneak: ez janaririk, ez aterperik...». Orain Kara Tepe kanpalekuan dute «ostatua», pasa den irailean Moriako kanpalekua sute batek suntsitu ostean. 7.500 migrante daude, gutxi gora-behera. Baina Morian 13.000 inguru biziz ziren; horiek non dauden galdetuta, «penintsulara eramanak edo euren jatorriko herrira ilegalki itzularaziak» direla azaldu du Garmendiak. 

Janaria banatzen diete errefuxiatuei, «zaurgarrienak diren pertsonek» ahora eramateko zer edo zer izan dezaten. Zailtasunak zailtasun, egunean 1.800 razio banatzen dituzte. Eta horretarako ezinbestekoa dute euren lan-taldearen parte diren migratzaileen laguntza. «Euren kultura eta ohiturak ulertzen laguntzen digute». 

 

Jaurlaritza Logoa